ETXERAT. Parisko Euskal Herriko Elkartasun komiteak komunikatu bat egin du publiko Fresneseko emakumeen moduloko euskal preso politikoei haien elkartasuna adieraziz. Protesta neurriak hasi zituzten emakumezkoek hil hasieran, bizi baldintza duin minimoak eskatuz. Kexa horien bultzatzaile nagusia zela argudiopean Itziar Moreno euskal presoa isolamenduarekin zigortu zuten, eta maiatzaren 2tik darama egoera horretan. Itxura denez luzerako izan daiteke zigor hori, eta horregatik, bere kidearen isolamendu egoerarekin bukatzeko, Iratxe Sorzabal eta Ekhiñe Eizagirre presoak zigor ziegara (Mitard) sartu ditzaten bultzatu dute. Bitartean, Fresnesko gizonen moduloko euskal preso politikoak gose greba mugagabean dira joan den astelehenetik, Morenoren egoera konpondu arte. Euskal Herritik gutun bidalketa masiboa antolatu da kartzela horretako zuzendaritzara, eta Osnyko euskal preso politikoek ere gauza bera egitera deitu dute gizartea.

 

 

 communiqu solidarit prisonni res Fresnes castellan