ETXERAT. Geroz eta gehiago dira Fresnesko euskal preso politikoen aldeko elkartasun mezua eta ekimenak. Gaur, goizeko zazpietan abiatu den kontzentrazioa antolatu du Parisko Elkartasun Komiteak. Luzio Urtubia militante anarkista historikoa ere bertan izan da.
Bestalde, euskal preso politikoen hainbat senide eta lagunek gutuna entregatu zioten atzo Frantziako enbaxadoreari Bilbon. Bertan, Itziar Morenoren isolamendua amaitu dadin bere eskuan dagoena egin dezan eskatu diote. Arratsaldean, manifestazioa egin zen hiriburu berean, Fresnesko presoen elkartasunez. Euskal Herriko beste hainbat herrietan ere mobilizazioak burutzen ari dira Fresnesen harira.