vasemmistonuoret.jpg

ETXERATNorvegia eta Finlandiara abiatu da Etxerat Elkarteko delegazio bat, eragile politiko zein giza eskubideen defentsan ari diren elkarteekin elkarrizketatzeko. Lehenbiziko bilera gaur goizean, hilak 18, bertan izan dugu, Helsinkin, Vasemmistonuoret ezkerreko gazteen erakundeko burua den Hanna-Marilla Zidanekin hain justu. Etxerat Elkartearen izenean, Urtzi Errazkin Etxerat Elkarteko bozeramailea eta Gentzane Callejo, Jagoba Codo euskal preso politikoaren izebak osatzen dute delegaritza.

Espainiar eta frantziar estatuek eskubideen urraketak mantendu nahian baliatzen duten blokeoa gainditzea dugu bidaiaren helburua, eta bereziki, urraketa hoien ondorioak azaldu, alegia, presoen urrunketarekin bukatzeko beharra eta ondorio lazgarrienetako bat, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen egoera.

Europako Legebiltzarrean iaz egindako bisitan Etxerat Elkarteak sortutako harremanen jarraipen gisa, Etxerateko delegaritza Bruselara abiatu zen joan zen urtarrilan Europako legebiltzarkideekin elkarrizketak gauzatzera. Inplikatzeko nahi horren ondorioz proposamen eta konpromiso zehatzak gauzatu ziren, besteak beste, ondoren, joan zen martxoan hain justu, Suitza eta Alemaniara eginiko bidaia eta ondoren Danimarka eta Suediara egindakoa.