Ohar honen bitartez, Etxerat elkarteak, atzo gauean Guardia Zibilak Villenan buruturiko atxiloketa salatu nahi du.
Guardia Zibilak Nagore Mujika, euskal preso politiko baten senidea atxilotu du, bere sei urteko alabarekin Euskal Herritik 700 bat kilometrotara zegoenean.
Senideei zuzendutako beste eraso bat da gaurkoa, dispertsioak ereindako bebesgabetasunaren lurzoruan izateko aukera duen erasoa hain zuzen ere. Bereziki larria da gainera adin txikiko bat, bere alaba, hau dena bizitzera behartu izan dutenean. Ume honen eskubideak ez al dira beste edozein umerenak bezain errespetagarriak?
Dispertsioak eraman ditu Alacanteraino Nagore eta bere alaba egun osoko bidaian, eta justifika ezina da epaile baten zitazioaren izenean pertsona bat atxilotzea, epailaren aurrean aurkezteko komunikatzearekin nahikoa zenean. Are gehiago komunikabideetan zabaldu bezala duela 22 urteko zerbaiten harira omen denean. Asteburuan izateak gainera egun bi komisaldian pasatzera behartzen du, erabat zentzugabea ez bada sufrimendua hareagotzearen logikatik aplikatzen dela.
Alacanten, etxetik urrun, umea hau guztia bizitzera behartuz erabat ekidingarria zenean. Zer bilatzen ari dira senideen kontrako indar gehiegikeria guzti honekin? Noiz bukatuko da eskubide guzti hauek bideragarri egiten dituen dispertsio politika?
Etxerat elkartetik senideen kontrako jazarpena berehalakoan bukatzea exijitzen dugu. Ikuskizun neurrigabe eta krudela izan da hau; zentzugabekeria itzela.
Horregatik guztiagatik, Etxerat elkarteak, momentu latz hauetan, erabateko babesa eta elkartasuna eskaini nahi die Nagoreren senide eta lagunei.
Etxerat elkartea