ETXERAT. Oier Gomez Mielgo Pitié-Salpêtrière-eko ospitalean aurkitzen da, bere osasun egoera oso larria delako.
2017ko urtarrilean urgentziaz ospitalizatua izan zen eta bizkarrezurrean zuen masa epidural bat kendu zioten partzialki. Berreskurapen neurologiko aukerak ez eragozteko, ez diote kendu masa zati bat. Masa epidurala aztertu eta gero, sarkoma motako minbizi bat dela ondorioztatu dute.
Oierrek Ewing motako sarkoma du eta garatua da. Metastasiak atxeman dizkiote buruko ezurrean eta pelbisean. Kimioterapia eta erradioterapia tratamenduak ezarri dizkiote.
Artatzen duen medikuak berak onartzen du «bere gaixotasunak bizitza arriskuan jartzen duela eta Oierri ezarritako tratamendu gogorrak (kimioterapia, radioterapia eta fisioterapia), ez dela bateragarria presondegiarekin. Hospitaletik ateratzea edota presondegira itzulera ez direla aurreikusiak epe motz edo ertain batean».
Eritsaun hori oso larria da, eta Oierrek gainditzeko baldintza onak behar ditu: Euskal Herrian bere senideen ondoan. Baina gaur ez da egoera honetan.
Oier DPS preso bat da, erran nahi du, oso oso kontrolatua dela, bere gelako ateak beti hetsiak dira eta idekitzeko kolidorrea hustu behar dute. Bere gelan sartzen diren guziak funtzionario batekin egin behar dute. Kanpoko bisita guziak eta gero gorputz osoko miaketak egiten dituzte. Gehienik, 2 oreneneko bisita bakar bat ukaiten ahal du astean. Baldintza hauek onartezinak dira eta ez dute arta normal bat ahalbidetzen.
Egoera larria da, oso larria, inumanoa eta errepikatzen dugu onartezina.
Gaur berriz gobernamendu sozialistaren erantzukizuna salatu nahi dugu.
Dispertsioa, baldintzapekoen ukazioa baita eri direneri, gobernamendu sozialistaren kuraia falta erakusten dute. Prozesua blokeatzea, ETA-ren desarmamenduan ez parte hartuz edota presoen askatze prozesua bokeatuz onartezina da eta argi da ezin dela hola segitu.
Gaur egun euskal preso guziek bizitzen dituzten baldintza inumanoak dira, salbusepenezko egoera batzuen aitzinean gira, egoera larriak, urgenteak eta batzuen bizia arriskuan da.
2013-an Oierrek bere lehen minbizia ukan zuenetik libre egon beharko zuen. Oier Gomez berehala askatzea exijitzen dugu gobernu sozialistari, bere ardurak hartu behar ditu, Oier baldintza onetan artatua izan dadin hemen Euskal Herrian bere senideen ondoan.
Egoera urgente baita, martxoaren 25-an Xistor Haranburu, Jakes Esnal , Ion eta Unai Paroten 27 urte presondegia kari antolatzen dugu manifestazioaren leloa berregokitzea erabaki dugu. Eri diren presoen askatasuna eta zigorra bukatu duten presoen askatasuna aldarrikatuko ditugu. Manifestazio honek gobernamendu sozialistaren erantzukizuna karrikaratzeko erabiliko dugu.
Espero dugu gure mezua entzuna izanen dela eta Oier berehala askatua izanen dela.
ITURRIA: Bagoaz