- Kepa Arkauzek borrokaldia abiatu du Villepinte-ko espetxean
ETXERAT. Zuhaitz Errasti eskoriatzarra, Asier Ezeiza hernaniarra eta Ekaitz Sirvent zarauztarrak hilabeteak pasa dituzte Marseillako espetxean Tarasconera eraman behar zituen trasladoaren zain.Hirurek zuten destino moduan Frantziako eki-hegoaldean dagoen espetxe hau, Euskal Herritik 750 kilometrotara. Arazoa, ostera, Marsellatik mugitzen ez zituztela izan da. Asier Ezeiza maiatzean eraman zuten Marseillara, ekainean, Zuhaitz Errasti eta, uztailean, Ekaitz Sirvent zarauztarra.
Marseillako espetxean pairatu behar izan dituzten baldintzak oso txarrak izan dira bai elikadura aldetik baita bizi baldintzetan ere. Ez hori bakarrik, Marseillako espetxea destino ez zutenez, egonkortasunik ere ez dute izan. Hau da, euren eguneroko bizitza baldintzatuta egon da, besteak beste, preso gazteen moduluan egon direlako eta, egoera honek, adibidez, bisitak ere baldintzatu dizkie.
Egoera baldintzatzeko borrokaldian abiatu zuten hiru euskal preso politikoek eta, mugtzen zitutzten arte mitard egoeran sartuko zutela iragarri zuten. Esan eta egin. Borrokaldia abiatu eta gutxira mugitu dituzte.
ECROU zenbaki berriak:
Ekaitz Sirvent – 11431
Zuhaitz Errasti – 11430
Axier Ezeiza – 11428
Kepa Arkauzek borrokaldia abiatu du Villepinte-n
Bestalde, Paris inguruko Villepinte espetxean aurkitzen den Kepa Arkauzek borrokaldia abiatu du bere egoera salatzeko. Arrasateko euskal preso politikoak hilabeteak daramatza espetxean bakarrik, hau da, beste euskal preso politikorik gabe. Ekainaren 6an, Iñaki Dominguez Atxalandabaso Villepinteko espetxetik Espainiara estraditatu zutenetik ez du beste euskal preso politikorik eraman espetxe honetara.
Arkauzek duela hilabete batzuk iragarri bezala, borrokaldia abiatu du, bakardade egoerarekin amaitzeko. Abokatuen bitartez, hainbat alditan eskatu dio Le Vert epaileari beste presoren bat bidali dezala Villepinteko espetxera edo, bestela, arrasatearra beste espetxe batera mugitu dezala. Presoak berak publiko eginiko gutunean azaltzen duenez, hiru alditan bildu ere espetxeko zuzendaritzarekin baina bilerek ez dute fruiturik eman. Baizkoa eman arren –hainbat alditan- ez da inongo mugimendurik egon eta, Gipuzkoako presoak bakarrik jarraitzen du.
Egoera iraultzeko borrokaldia abiatu du Arkauzek eta, mitard-ean sartu da –zigor ziegan-, norbait ekarri ala bera beste espetxe batera eramaten duten arte. Egoera laster aldatzen ez bada, borrokaldia gogortuko duela adierazi du Kepaz Arkauzek.
Kepa Arakauzek publiko eginiko gutuna: http://issuu.com/etxerat/docs/10001/0