- - Instituciones Penitenciarias-ek bazterrak nahasten ari dela salatu du Etxerat elkarteak Etxeandiarena ez baita kasu bakarra izan non psikologoaren lana trabatua izan den azken urte honetan
ETXERAT. Bi hilabetero legez, Jose Miguel Etxeandiak eta bere psikologoak elkarrekin saio terapeutiko bat burutzeko eskaria egin zuten hiru asteko aurrerapenarekin. Saioa, irailaren 22an, astelehena, goizeko 9:30etan egin behar zuten Topaseko espetxean, Salamancan.
Prozedura hau bi hilabetero errepikatzen da, baina, irailean, hilaren 19 an Etxeandiari, Madriletik notifikazio bat ailegatu zitzaion zeinetan "terapia saioa bururtzeko baimena tramitazio prozesuan" zegoela azaltzen zen. Lehen aldia zen presoak tankera honetako idatzi bat jasotzen zuela eta, larriki gaixo dagoen presoak, familia informatu zuen, eta honek psikologoa. Psikologoari ez zioten, ostera, inongo notifikaziorik bidali Instituciones Penitenciarias-etik.
Igandean, hilaren 21 ean, Etxeandia bisitatzera joan zen pertsonak baieztatzen du zer den orri horretan ipintzen duena. Etxeandia ordura arte espetxezainei egunero galdeza ibili da eta, erantzun diotena "si no hay otro tipo de respuesta, esto es lo que hay"izan da.Hori dela eta, psikologoak bidaia erdian, kontraesanak kontraesan, atzera, Euskal Herrira, bueltatzea erabaki zuen afera guztia konpondu bitartean.
Hilaren 22an, goizeko 9tatik 12 ak arte espetxearekin mintzatzen jarduten du psikologoak -8 pertsona ezberdinekin solastu behar izan du-. Azkenekoak, "segurtasun" taldeko kide batek, bisita onartua dagoela jakinarazten dio eta, presoari 19an komunikatu zitzaiola idatziz. Ez hori bakarrik, gainera, psikologoari leporatzen diote bisitara agertu ez izana baita "burutzen dituzten prozedimenduen efikazia zalantzan jarri izana" ere.
Eguerdi partera Etxeandiaren arrebak anaiarekin mintzatu ostean jakinarazten dio psikologoari, 13:00ak inguru funtzionario bat hurbildu zaiola anaiari fotokopia bat eskua zuela; bere psikologoarekin bisita baimendua zuela ipintzen zuen; data: hilaren 19koa zen.
Etxeratek, euskal preso politikoek pairatzen duten eskubideen urraketa sistematikoa salatu nahi du berriz ere. Jose Miguel Etxeandia kalean beharko luke, gaixorik dagoela; kalean egoteko eskubidea duelako hain zuzen. Egoera, ostera, zitala da. Dispertsio politika aplikatu, Euskal Herritik 400 kilometrotara bidali eta, gainera, osasun eskubidea, psikologoarekin terapia egiteko eskubidea urratu diote.
Azkenaldian, errepikatzen ari den egoera da hau, gainera. Presoei, psikologoarekin egoteko eskubidea oztopatzen saiatzen ari dira, sarritan. Lazgarriak diren egoerak are gehiago okertuz. Noiz arte? Noiz arte jarraituko du giza eskubideen urraketa sistematikoak?