ETXERAT (2021-VII-9). Patricia Velez Etxerat elkarteko bozeramaileari elkarrizketa egin dio Iurre Bidegainek "Kazeta"ko kazetariak. 

Velezen esanetan, "ETAk orain dela hamar urte baino gehiago bere ekintza armatua bertan behera utzi zuen. Ez dago inongo zentzurik salbuespenezko legediarekin segitzeko. Kasu honetan, Ion Parot, Unai Parot eta Jakes Esnalen kasuak lotsagarriak dira, eskandalagarriak. Ez daukate inongo zentzurik. Joseba Arregik ere 30 urte beteko ditu eta 70 urte baino gehiago dauzka. Deialdia luzatzen dugu parte hartzeko Baiona eta Donibane Lohizuneren artean iraganen den martxan".

"Andaluzian zeuden azken presoak Euskal Herritik hurbilago dauden presondegietara lekualdatuko dituzte. Dispertsioaren mapa aldatu bada ere, salbuespenezko espetxe legedia bertan behera uzteko oraindik asko dagoela egiteko" nabarmendu du Patricia Verezek Etxerat elkarteko bozeramaileak.

Gehiago irakurtzeko... https://www.kazeta.eus/eu/info_kz/20210709/patricia-velez-atzean-utzi-dugu-urrunketaren-mamua-baina-oraindik-gure-lana-ez-da-bukatu

patri.jpg