ETXERAT. Juan Mari Etxabarri Garro Sevilla II espetxean dagoen preso politiko iruindarra Sevillako Ospitalean dago ingresatuta, gaur goizean bere egoera larria ikusirik bertara eraman behar izan dutelarik. Pneumonia larri batek jota, odolbatu bat aurkitu diote biriki batetan eta jarritako drainatze-sistema eta antibiotikoekin bere egoera egonkortu egin da.
Egoera larri baten aurrean aurkitzen gara beste behin ere. Dispertsioak eta urrunketak erabat zailtzen du gure senide presoen alde egin beharreko guztian. Horregatik, Juan Mari Etxabarriren senide eta ingurukoei gure elkartasuna adierazi nahi diegu eta bide batez, dispertsioa eta urrunketa bertan behera uztea exijitzen dugu.