ETXERAT. Ibon Iparragirre euskal preso politikoaren aita zendu da gaur, Ibon eta gainontzeko senideak ondoan zituela. Alcala-Mecoko espetxetik Ondarroako Artibai zaharren egoitzara ekarri dute gaur Ibon, aurreko astean bere aita bisitatzeko baimena eskatu ondoren. Eusebio Iparragirre osasun egoera oso kritikoan zegoen.
Gure dolumina eta elkartasun sentikorrena helarazi nahi diegu Iparragirre sendi guztiari eta, berriro ere, mendekuan oinarritzen den dispertsioa eta espetxe politikaren salbuespeneko neurriak behingoz amaitzea exijitzen dugu. Etxeratetik irmoki exijitzen dugu Ibon Iparragirre berriz Euskal Herritik ez urrutzea. Ibonlarriki gaixorik dagon presoa da, HIESA du C-3 estadioan eta horrek lesio neurologiko larriak sortu dizkio: konbultsioak, ikusmen arazoak eta memoria galera.
Gaixotasun larri eta sendaezinak pairatzen dituzten euskal preso politikoen egoera latza azpimarratu nahi dugu, beste behin ere. Erasoak, tratamendua ematen dietenean jasandako tratu iraingarriak, gaixotasunen larriagotzea… gizarteari egoera jasangaitz honen berri ematen ari gara behin eta berriro.
Ez larriki gaixorik dauden presoak, ezta haien senide eta lagunak, ezta euskal gizarteak, ezin dugu itxaroten jarraitu. Egoerak behartzen duen premiarekin, eragile eta instituzioei dagozkien ardurak hartzera deia egiten diegu.