Aste honetan Deustun egin ondoren beste bat antolatu da Santurtzin datorren astean; hurrengo astean ere Nafarroan egingo da, Iruñean, hain zuzen.

DISPERTSIOAREN HEGIAK IRUNEA WEB

ETXERAT. Dispertsioaren Hegiak nazio mailako dinamika eskualde ezberdinetara zabaltzen ari da. Aste honetan Deustun burutu da, eta datorren ostegunean Santurtziren txanda izango da, bertako Kresala aretoan. Aurrekoetan bezala, Etxeratez gain, haurtzaroan dispertsioa pairatu duten pertsonen testigantzak, hezkuntzako langile bat eta psikologo bat izango dira gurekin. Bestalde, datorren astean ere, Nafarroan izango da hitzaldia, Condestableko Civivox-ean. 

Dispertsioaren Hegiak dinamikak dispertsio politikak eragiten dituen profil eta arlo ezberdinak ikustarazi nahi ditu, testigantza zuzenak eskainiz, eta hauek hitzaldi formatuan plazaratuz. Bestalde, dispertsioa baztertu eta haur horiek babeste aldera, erakundeekin akordioak lortzea bilatzen du, dispertsioaren aurkako mozioen bidez.

 

DISPERTSIOAREN HEGIAK A2 SANTURTZI