ETXERAT. Etxerat elkartea elkarrizketatu du Eguzki Irratiak gaur goizean "Haurrak eta dispertsioa" gaiaren inguruan, Dispertsioaren Hegiak plangintza nazionalaren baitan kokatu eta hitzaldien bidez herritarrei aurkezten ari zaiena. Bizkaian hasi (Bilbo, Deustu eta Santurtzi, oraingoz) eta Nafarroan jarraituko du. Bihar Iruñeako Condestable jauregian eskainiko da solasaldia, arratsaldeko 18:30etan. Eguzki Irratiak Etxerateko kide den Gloria Rekarterekin hitz egin du, haur hauek (500 inguru Euskal Herrian) pairatzen duten egoera eta neurriez zein biharko hitzorduaz. Gurekin batera haurtzaroan dispertsioa sufritu duten pertsonen testigantzak izango dira, eta psikologo batek egoera horren ondorioak aztertuko ditu. Entzun hemen elkarrizketa.