Gotzon Amaro euskal preso politikoaren lagun batek istripua izan du Amaro Valladolideko kartzelara bisitatzera zihoala. Kalte materialak baino ez dira izan baina kotxea ez dago erabilgarri. Dispertsioak eragindako urteko bostgarren istripua da.
Valladolidera Gotzon Amaro euskal preso politikoa bisitatzera zihoan lagun batek auto istripua izan du gaur eguerdian Palentzian. Kamioi bat aurreratzera joan denean kotxearen kontrola galdu eta medianaren kontra egin du. Zorionez, kalte materialak baino ez dira izan, baina kotxea gruak eraman behar izan du. Seguruak beste auto bat utzi dio eta preso politikoa ikusteko bisita ez du galdu. Amarok zazpi urte daramatza preso eta 2016ko irailean du irteera data.
Dispertsioak eragindako urteko bostgarren istripua da. Kokotearino gaude dispertsioa deituriko errusiar erruleta honetaz, astebururo telefono dei batean aurrean bihotza ukabil batean sartzera garamatzana. Aski da!