ETXERATFleury-Merogis espetxeko 1. dibisioan dauden sei euskal preso politikoek bukatutzat eman dute funtzionario baten lekualdatzea lortzeko abian jarritako protesta eta salaketa dinamika, haien senideen bitartez Etxerat Elkarteak jakinarazi duenez. Espetxeko zuzendaritzak ziurtatu die presoei funtzionarioa departamendu horretatik at mantenduko dutela.

Funtzionario horrek euskal presoekiko mantendu duen jarrera ezkorra eta hainbat kideek jasandako erasoak aintzat hartuta, azkenekoz Iñaki Reta presoa kolpatu ondoren, joan zen urtarrilaren 24an hasi ziren euskal presoek dinamika honekin.