ETXERAT. Euskal jendartea bere osotasunean (hautetsiak, jendarte zibila) irudikatzen duten 20 pertsonako delegazio batek, tartean Etxerat Elkartea, Parisera eraman zuen atzo Euskal Herriaren ahotsa. Bake prozesuan aitzina joateko borondatea adierazi zuen delegazioak, Frantziar agintariek euskal presoen gaian duten inplikatzearen beharra azpimarratuz.

8 bilkura egin ziren aginte exekutiboarekin (justizia ministroa), legegilearekin (talde parlamentari ezberdinak eta Legebiltzarreko presidente ordea), baita ere giza eskubideen defentsan lan egiten duten erakunde independente batzuekin ere (Giza eskubideen aholku batzordearekin, eskubideen defendatzailearekin, askatasunik gabeko guneen kontrolatzaile orokorrarekin) eta magistraturaren sindikatuarekin.

Delegazioak atzoko egunaren balorazio oso baikorra eginen du, entzunak izan baitira eta lanerako perspektibak aurreikusten direlako bildutako eragileen ahotatik.

Euskal presoen gaia ez da euskaldunei dagokigun gaia soilik, hemendik aurrera Frantziar agintarien agendetan afera hau letra lodiz idatzirik agertzen da.


alain dru kopia.jpeg