ETXERAT. Joan den otsailean Euskal Herria bisitatu zuten europarlamentariek egun horietan bildutako informazioarekin egindako txostena aurkeztu dute gaur Bruselasen egindako prentsaurrekoan, gomendioak eta ondorioak jasoz. Etxerat ere bertan izan da. Gabi Zimmer (GUE/NGL-Die Linke), Malin Björk (GUE/NGL-Vänsterpartiet), Martina Anderson (GUE/NGL-Sinn Féin), Lidia Senra (GUE/NGL-Alternativa Galega de Esquerda), Josep-Maria Terricabras (Greens/EFA-ERC), Tatjana Zdanoka (Greens/EFA-Latvijas Krievu Svieniba) eta Mark Demesmaeker (ECR-N-VA) europarlamentariek lau gai nagusien inguruko iritziak jasotzen dituen txostena aurkeztu dute (aurki sakonean landuko du Etxeratek prentsaurreko batean): kondenen luzapena, larriki gaixo diren presoak, baldintzapeko askatasunak eta dispertsioa bera. Ondorioen artean, zera adierazten du, zergati politikoengatik preso diren euskal herritarren giza eskubideak errespetatzea ez doala ETAren biktimen giza eskubideak errespetatzearen aurka, eta gobernu espainol eta frantsesari salbuespeneko politika diskriminatzaileak aplikatzeari uzteko eskatzen die.