Arrozpideren 17 urteko kondena berri hau aurrekoei gehitzen bazaie ere, euskal preso politikoak mendekuaren etengabeko garaikur mediatiko bezala erabiltzea baino ez du bilatzen, gure senideak uneoro ezinegonean izatea.

 

 

ETXERAT. Xantiago Arrozpidek jasotako kondena berri honek kartzelako egonaldia luzatuko ez badio ere, ebazpen honek eta abenduko bere kaleratzearen osteko ehiza kanpainak Espainiar estatuaren aparatu juridikoaren mendekuaren parafernalia hutsari baino ez diola erantzuten badakigu. Horren atzean euskal preso politikoak mendekuaren garaikur bezala erabiltzeko nahia dago, iritzi publikoa irabazle eta galtzaileen diskurtso irreal eta zaharkitu (hasieratik) horretan murgiltzeko, eta bide batez, senideak ezinegonean biziarazteko. Aldez aurretik esan behar dugu ez dutela lortuko. Aurtengo Nazio Batzarrean aipatu genuen bezala, "Senideek duten ezaugarria nagusia duintasuna da, harro gaude senide izateaz".
Haatik, bere askatasuna lortu zuenetik Arrozpidek jasan duen ehiza kanpaina mediatikoa salatzeko baliatu nahi dugu. Abenduaren 4ean kalea zapaldu eta handik 45 egun eskasera atxilotua izan zen kartzelan 27 urte eman eta gero, Auzitegi Gorenak Europako kondenen batuketa akordioa atzera bota eta gero. Bere momentuan salatu genuenean bezala, erabaki horrek gehiago du tranpa hutsetik trikimailu legaletik baino, bere askapenak suposatu zuen erretxinari erantzuten diolako soilik.