ETXERAT. Etxeratek positiboki baloratzen ditu egun hauetan bisitatu gaituzten europarlamentariek espetxe politikak euskal preso politiko zein haien senideei sortzen dizkien ondorioak aztertzeko helburuarekin egindako agerraldi eta bilerak.
Tamalez, alderdi batzuen jarrera deitoragarria iruditzen zaigu, delegazioa iritsi aurretik ere bilera irekietan haien parte hartzea ukatuz.
Ezin gara aurreratu, baina ziur gaude bisitak bere fruituak eman dituela delegazioak eskatzen zuen informazio egarria asetzeko orduan. Apirilean publiko egingo den txostenean hala jasotzea espero dugu. Europarlamentariek haien helburuak betetzeko adina informazioa jaso dute.
Uste dugu argi geratu direla salbuespeneko kartzela politikak sortzen dituen ondorio larriak. Bisita honek ate bat zabaltzen dio itxaropenari eta horregatik bihotzez eskerrak ematen dizkiegu joan den martxoan Etxeratek plazaratu zuen laguntza eskaerari erantzun dieten europarlamentariei zein haiekin bildu diren eragile ezberdinei. Espero dugu bisita honen ostean salbuespeneko kartzela politiken ondorio larriak jaso ahal izatea