ETXERAT. Ostegun honetan Gasteizko Elkartasun Guneak gure gizarteko elkartasun erakusle handienetarikoak izan daitezkeen Mirentxineko gidarien inguruko hitzaldia hartuko du. Euren denbora eskaintzen duten pertsonak, euskal preso politikoen senide eta lagunek baldintzatzaile ezberdinak dituen egoera gogor horri erosoago aurre egin diezaioten, bisitaren berezko urduritasunari horren distantzia luzeak gidatzearen tentsioa ez gehitzeko. Era berean, hitzaldi honetan Etxerateko kide batek hartuko du parte – elkartearen jardun nagusietako bat bisiten asistentzia eta autobusak zein furgonetak antolatzea izanik-, bereziki urruntzean oinarritzen den sakabanatzearen ikuspegi osoago bat eskainiz.

CawzV IWIAASEzc