ETXERATIbon Iparragirre Ondarroako euskal preso politikoa Madrilgo Gregorio Marañon  ospitalean ingresatuta dago. Egun batzuk zeramatzan itolarri handiarekin harnasa hartu ezinik eta eztularekin Ibonek Alcala Mecoko espetxean eta plakak ateratzeko eskatu zuen.

Pneumonia zantzuak atzeman zizkioten eta horregatik ospitalera eraman zuten, «urgentziaz». Nabarmendu behar dugu Ibon Iparragirreren hondatze fisikoa oso keskagarria dela. Gaixotasun larria duen euskal presoetako bat da. Hiesa du, C-3 estadioan, eta horrek lesio neurologiko larriak eragin dizkio.

Ibonen aita, Eusebio, joan zen martxoaren 3an zendu zen, Ibon eta gainontzeko senideak ondoan zituela. Alcala-Mecoko espetxetik Ondarroako Artibai zaharren egoitzara ekarri zutela. Oraingoan ere, urrunketaren eraginez, gauzak asko zaildu dira eta bere ama Madrilera abiatu zen Ibonen egoeraren berri jakin bezain pronto. Anai-arrebak eta senidearen lagunak ere abiatu dira Madrilera eta zailtasun handiak izan dituzte Ibonen berri izateko.

Bere amak bisita labur bat egin zion atzo baina Ibon Ospitalean sartzean egindako analisien beririk ez dizkiote eman. Eginiko azken analisiak iazko abenduan egin zizkioten eta «oso kezkagarriak» ziren emaitzak. Oraingoak ez direla hobeak izango uste dugu.

Etxerat-en balorazioa;

Ibon Iparragirreren egoera larriak berriz ere errealitate krudelaren alarma guztiak piztu ditu, larri gaixo diren euskal preso politikoen errealitatea hain zuzen ere. Gaur egun 12 euskal preso politikoen errealitate gordina eta sostengaezina dena.

Ez larri eri diren euskal presoak, ezta euren senide eta lagunak eta, are gutxiago, euskal gizarteak ezin du itxaroten jarraitu. Etxerat elkartetik dei egiten diegu eragile eta instituzio orori premiazko gai honen inguruan bakoitzak dituen erantzukizunak bete ditzan. Ibon Iparragirre, beste larri eri diren euskal presoen gisa, kalean beharko luke bere gaixotasuna duintasun osoz tratatua izateko.

Etxerateko ordezkaritza bat Danimarka eta Suediara egindako bidaiatik itzuli berri da. Belgika, Suitza eta Alemaniako herrialdeetan bezala, bertako eragile politiko eta sozialek harridura eta haserrea erakutsi digute egun espainiar eta frantses estatuek salbuespeneko kartzela politika mantentzeagatik; horren barruan, beste hainbat eskubide urraketaz gain, urrunketa sistematikoa aurkitzen da, euskal preso politikoak euren herritatik urrutiratuak direlarik.

Era berdinean, Torturaren Aurkako Mundu Erakundeak (OMCT) Ibon Iparragirreren egoera larriaz kezkatu da berriki, espetxean jasotzen duen tratamendua ez baita bere gaixotasunarekin bateragarria. Erakunde honek Ibonen askatasuna aldarrikatzen du bere bizitza eta osotasun fisiko eta psikikoa bermatze arren, horrela hartzen baitu Giza Eskubideen Europako Hitzarmeneko 2. eta 3. artikuluek.

Ezin dugu Ibon eta euren senideen sufrimendua mantentzen jarraitzeari utzi. Euskal Herrian ireki den aro politiko berri honetan aitzakiarik ez dago larri gaixo diren euskal presoak espetxean mantentzeko, beraien senide eta lagunengandik urrun. Espainiar Gobernuak, borondate osoz, eri diren presoen eta hauen senideengan sufrimendua eragin nahi baitu.

Hortaz, Euskal Herrian itxaropenez irekitako aro berri honetan, non euskal gizarteak bake prozesua eta gatazkaren konponbidearen gidaritza eramango duen amaiera arte, berriro ere dei egiten diegu instituzio eta eragile politiko, sindikal eta sozialei larri gaixo diren euskal presoen askatasunaren eta urrunketaren amaieraren alde urrats irmo bat eman dezaten.

Etxean eta bizirik nahi ditugu! 

orokorra.jpg