ETXERAT. Espainiako Auzitegi Nazionalak presoen elkartasun alorreko 47 pertsona auziperatu ditu Eloy Velasco epailearen aginduz. Azken polizi operaziotan atxilotu zituzten pertsonak dira, Herrira, Jaiki Hadi eta Etxerat elkarteetakoak (bi pertsona). Presoen abokatuak ere zerrendan sartu dituzte. Euskal preso politikoen eskubideen defentsan lan egiten dugu guztiok.