• Martxoan espetxeratu zutenetik, 10 kilo galdu ditu eta gorputzaren defentsak 500etik 100era jaitsi zaizkio.
  • Larriki gaixo egon arren Ibon Iparragirre Navalcarneroko espetxean dago dispertsatuta, Euskal Herritik 500 kilometrotara.


ETXERAT. Isolamendu egoeran sartu dute larriki gaixo dagoen Ibon Iparragirre euskal preso politikoa.

Ibon Iparragirre etxean preso egon da 2011 urtetik aurtengo martxoaren 7a bitartean. Bere osasun egoera hobetu ez bada ere, espetxera egin zuten. Ordutik, bere osasunak okerrera egin du nabari. Ez hori bakarrik. Apirilean dispertsatu egin zuten eta, Basauriko espetxetik, Navalcarneroko espetxera eraman zuten; bere sorterritik 500 bat kilometrotara.