ETXERAT. Egoitz Coto euskal preso politikoaren senideek ezustekoa jasan zuten joan zen ostiralean, errepidean, Burgos aldean. Egoitzen bikotea, haien alaba eta beste bi senide Granadako espetxerako bidean (780 km) kotxean zijoazela, gurpila lehertu zitzaien. Zorionez ez zuten gainontzeko minik hartu eta kotxea garaje baten utzi ondoren, beste kotxe baten bidaia jarraitu zuten.

Dispertsioa biktima berrien zain da. Duela 28 urte diseinatu zeneko biolentzia bera aktibo mantentzen duen espetxe politikak, orain arte sortu dituen zigorgabetasun berdinarekin, biktima gehiago gehitu ditzakeelako. Dispertsioa STOP!
d20847aa-4cc1-4e38-b34a-68c96d533149.jpg