ETXERAT. Murtziako espetxean (787 km) dagoen Mikel San Sebastian preso politikoaren lagun batek kotxe istripua sufritu du gaur goizaldean Oiartzunen bisita izan ostean.
Mikel San Sebastianen laguna goizaldean iritsi zen Lopidanara Murtziatik zetorren Mirentxineko furgonetan eta, ondoren, bere auto partikularrean itzulera bidaia egin behar zuen Lesakaraino. Oiartzungo bidesaria igaro ostean, euri-erauntsi baten erruz preso politikoaren ahaideak autoaren kontrola galdu eta errepideko erdibitzailearen aurka jo zuen. Autoa erabat birrindua geratu da, baina Mikel San Sebastianen laguna onik atera da.
Ezbehar berri honekin, 10ra igo da espetxera bidean edo bueltan istripua jasan duten euskal preso politikoen senide eta lagunen kopurua. Etxerat Elkarteak astebururo astebururo, 28 urte luze hauetan, euren bisita-eskubidea bermatu ahal izateko dispertsio politikak ezartzen dituen arrisku eta kostu fisiko, psikiko eta ekonomikoei aurre egin behar dietela salatzen du. Elkarteak gogorarazi nahi du desplazamendu behartuen egoerak 16 biktima eta 400 istriputik gorako balantze beldurgarria utzi duela, oraingoz.
Etxeratek Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan elkarretaratzeak deitzen ditu azken istripua salatu asmoz:
IRUÑEA: ApirilaK 3, astelehena, 20:00etan PPren egoitzaren aurrean.
GASTEIZ: Apirilak 4, asteartea, 19:30etan Andra Mari Zuriaren plazan.
BILBO: Apirilak 4, asteartea, 19:00etan Arriagan
DONOSTIA: Apirilak 5, asteazkena, 19:00etan Bulebarrean, Udaletxe ondoan. Bertan Elkarteko bozeramaileek eta istripua jasandako biktimek deklarazioak eskainiko dituzte.