istripu.jpg

ETXERAT. Iker Lima euskal preso politiko galdakaoztarraren lagun batek ezbeharra sufritu zuen atzo Huelvako espetxetik itzultzean, Salamanka inguruan. Errotonda batetik berriro autobiara abiatzen zenean kotxearen kontrola galdu eta autoa errepidearen albo batean irauli egin zen. 

Autoan zihoan lagunak ez zuen, zorionez, kalterik jasan eta arrastaka kotxetik atera zen. Senideek derrigorrean inposaturik euren bizitza eskubidea gauzatzeko egin behar dituzten bidai luzeen osteko urteko zazpigarren ezbeharra da hau. Ez da lehen aldia, gainera, Iker Limaren lagun honek kotxe-istripua sufritzen duela bere lagun presoa bisitatzera joatean. Duela hiru urte ezbehar bat izan zuen Tordesillan, Caceresko espetxera bidean errai erdian zegoen kamioi baten gurpila jo ostean.

Istripua salatzeko eta Iker Limaren lagunari elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak deitu ditugu Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan:

-Iruñea: astelehena, ekainak 26, 20:00etan, Alderdi Popularraren egoitza parean.

-Bilbo: asteartea, ekainak 27, 19:00etan, Arriagan.

-Donostia: asteartea, ekainak 27, 19:00etan, Udaletxean, Bule ondoan.

-Gasteiz: asteartea, ekainak 27, 20:00etan, Andra Mari Zuriaren plazan.

kartela istripua elkarretaratzeak.jpg