ETXERAT (2021-XI-10). Gaur, Memoriaren Egunean, Gasteizko Legebiltzarraren aurrean bildu gara, biktima guztien aitortza eta sufrimendu guztiak aldarrikatzeko. Aurten ere, memoria ezin dela errelato bakar batean oinarrituta eraiki adierazteko.

Erakundeen aldetik ez gara duintasunez tratatuak sentitzen. Sakabanaketaren eta espetxe-salbuespenaren biktimek, oro har, aitortzarik eta are gutxiago erreparaziorik ez lortzeaz gain, kriminalizatu egiten da eskubideen urraketen eta memoria-ariketa jakin batzuen salaketa, duela gutxi Otxandion Ruben Garate sakabanaketaren biktimarekin gertatu den bezala.
 
Gezurra dirudi, baina bi urte igaro dira giza eskubideen urraketen biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko uztailaren 28ko 12/2016 Legearen irakurketa zabala egin genuenetik. Eta aurrera egin beharrean, berriro atzera goazela dirudi.
 
Hemen egon ginen azken aldian esandakoa errepikatzen dugu aurten ere. Aitortu gabeko sufrimenduari heldu nahi diogu, eta beste gatazka-leku batzuetan sufrimenduaren berdintasun morala deitu zaiona bilatzen dugu, berriro ez gertatzeko eta eztabaida lasaiaren aldeko apustua egiteko, garai berriarekin bat datorrena, bizikidetzan eta bakean aurrera egiten lagunduko duen errelato poliedrikoa ahalbidetzeko.

memoria.jpg