ETXERAT (2022-I-27). Etxerateko ordezkaritza bat Ramiroren bizitza eta askatasunaren aldeko Nazioarteko Batzordeko kideekin bildu da. Mauricio Hernandez Norambuena, Ramiro komandantea, Txileko Rankagua espetxean dago gaur egun preso.
Manuel Rodríguez Fronte Patriotikoko kidea izan zen Mauricio Hernandez. 1993an atxilotu zuten, epaitua izan zen eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri zioten. 1996an, segurtasun handiko espetxetik (CAS) ihes egin zuen, helikoptero baten laguntzarekin preso zeuden, beste hiru kiderekin batera. Ondoren, 2002an, Brasilen atxilotu eta espetxeratu zuten. 2019an, Txilera estraditatu zuten, eta isolamendu-erregimenean dago.
Mauricio Hernandez Norambuena presoa aske uzteko eskaerarekin bat egiten dugu, batzorde hori egiten ari den nazioarteko kanpainaren testuinguruan.
https://docs.google.com/forms/d/1J9v364yLu9QCXLYnKECu1Zr6SKiKSgSLQVerMXw4Ajg/viewform?edit_requested=true