ETXERAT (2021-XII-4). Etxerateko ordezkaritza bat El Salvadorreko Preso Politikoen Senideen Batzordeko ordezkari batekin bildu da, preso politikoak pairatzen ari diren giza eskubideen urratze egoera partekatzeko, Nayib Bukele egungo presidentearen bi urteko agintaldiaren ondoren.

Nuevas Ideas alderdiko gobernuak oposizioko politikari, giza eskubideen aldeko ekintzaile, kazetari eta abokatuen aurka egindako jazarpena salatzeko nazioarteko salaketa lanari gure babesa adierazi nahi diogu, eta, bereziki, elkartasuna eta babesa ematen diogu presoen senideen batzordeak egiten duen lanari, presoek prebentziozko espetxealdian, inkomunikazio egoeran eta era guztietako diskriminazioak jasaten ari diren egoera konplikatuaren aurrean.

salvaona.jpg