kartela.jpg

ETXERAT (2021-XI-5). Euskal presoen senideen gastu ekonomikoei aurre egitea eta euskal presoen asistentzia juridikoa eta osasun asistentziarako laguntza ematea da kanpaina berriaren xedea. Beharrizan ekonomiko hauek asetzeko konpromisoa hartu dugu, oraingoan senideenganako elkartasuna ardo kutxetan banatuko dugu.

Euskal mahastizainen ardo ekologikoei esker, eguberri hauetan Euskal Herriko kalitatezko ardoaz disfrutatu ahalko dugu. Elikadura burujabetzaren alde lanean ari diren etxalde txikietan ekoiztutako ardoa, senide zein lagunei haien bidaietan laguntzeko helburuarekin.

Sei botilez osatutako kutxak 60€tan jarriko dira eskuragarri. Kontuan izan opari berezia egiteko aukera duzula, ardo kutxa https://serigrafia.eus/shop/etxerat/es/… denda onlinen enkargatuz gero eta zeuk erabakitako hartzaileari helarazita. Online eginez gero, garraioaren kostea 9,95€koa da. Eskaerak telefonoz egin ditzakezue ere, telefono zenbakiak kartelan agertzen dira.

Gabon hauetan... urrun daudenengatik, topa!