- Andonik hitzordua zuen enfermerian, astelehenean, irailak 8, goizeko 8:00etan. Orduan gertatu zen erasoa
- Kepa Arkauzek borrokaldia abiatu du Villepinte-ko espetxean
ETXERAT. Fleuryko espetxean dagoen enfermeriara doan pasilloan hainbat funtzionario egoten da normalean identifikazioa erakusteko. Astelehenean ostera, bakarra zegoen eta zegoena, lehenagotik Fleuryko euskal preso politikoek onartzen ez duten funtzionarioa zen. Ez da lehen aldia kideren bat erasotzen duela. Hori dela eta, Fleuryko EPPK-k ez du onartzen berarekin harremanik.
Andoni Goikoetxea funtzionarioaren aurretik pasa zen enfermeriarantz, eta bere espetxe barruko nortasun-agiritan -identifikazioa- erakutsi arren, ez zen gelditu. Enfermeriako atera iristear zegoela, eskaileratan dagoeneko, funtzionarioa atzetik zuela ohartu zen eta txartela erakustera bera zegoen lekura itzultzeko esaten ari zitzaiola. Andonik aurrera jarraitu zuen eta iada enfermeriako atean, oraindik atea ireki gabe, funtzionarioak bi alditan bultzatu zuen. Goikoetxea funtzionarioaz “paso” egin nahian zebilen.
Enfermeriako atea ireki egin zuten. Funtzionarioa atean jarri zen, Andoniri pasatzen ez uzteko. Andonik aurrera jarraitu zuen indarrez eta biek oreka galdu zuten, ia lurrera eroriz. Une horretan, enfermerian ziren bi funtzionario etorri ziren eta Andoni lurrera bota zuten baita immobilizatu ere.
Lurrean zegoela, buruan bi ostiko eta bizkarrean beste pare bat jaso zituen eta lehen funtzionarioa (erasotzaileak), garrasika jarraitzen zuela ikusi zuen. Ez zuen minik. Lurrean menperatuta zegoela, txef bat etorri zen eta esposak jarri zizkion. Itxaron gela batetara eraman zuten eta minututara enfermeriako hitzordua egin zuen. Hori bukatu eta minutu gutxitara mitard-era eraman zuten.
Asteazkenean izan zuen komisioa eta 10 eguneko mitard zigorra jaso zuen, asteazkenean aterako dute.
Kepa Arkauzek borrokaldia abiatu du Villepinte-n
Bestalde, Paris inguruko Villepinte espetxean aurkitzen den Kepa Arkauzek borrokaldia abiatu du bere egoera salatzeko. Arrasateko euskal preso politikoak hilabeteak daramatza espetxean bakarrik, hau da, beste euskal preso politikorik gabe. Ekainaren 6an, Iñaki Dominguez Atxalandabaso Villepinteko espetxetik Espainiara estraditatu zutenetik ez du beste euskal preso politikorik eraman espetxe honetara.
Arkauzek duela hilabete batzuk iragarri bezala, borrokaldia abiatu du, bakardade egoerarekin amaitzeko. Abokatuen bitartez, hainbat alditan eskatu dio Le Vert epaileari beste presoren bat bidali dezala Villepinteko espetxera edo, bestela, arrasatearra beste espetxe batera mugitu dezala. Presoak berak publiko eginiko gutunean azaltzen duenez, hiru alditan bildu ere espetxeko zuzendaritzarekin baina bilerek ez dute fruiturik eman. Baizkoa eman arren –hainbat alditan- ez da inongo mugimendurik egon eta, Gipuzkoako presoak bakarrik jarraitzen du.
Egoera iraultzeko borrokaldia abiatu du Arkauzek eta, mitard-ean sartu da –zigor ziegan-, norbait ekarri ala bera beste espetxe batera eramaten duten arte. Egoera laster aldatzen ez bada, borrokaldia gogortuko duela adierazi du Kepaz Arkauzek.
Kepa Arakauzek publiko eginiko gutuna: http://issuu.com/etxerat/docs/10001/0