• Kotxean zihoazen hiru lagunak onik atera ziren. Kamioi batek karga galdu, gasolio tankea urratu eta, atzeko hiru kotxeek talka egin zuten
  • Sorterritik 1030 kilometrotara dago dispertsatua “Goierri”. Azken lau asteetako laugarren istripua izan da hau.

ETXERAT. Puerto III espetxean dagoen Jesus Mari Etxebarria “Goierri”, Oreretako euskal preso politikoaren lagunek istripua izan zuten aurreko asteburuan, bisitatik bueltan zetozela.

Burgos parean zeudenean, kamioi batek kargako pieza bat galdu zuen. Hura galtzean, gasolioko tankean jo zuen. Kolpearekin tankea urratu egin zen eta kamioiak autobidean gasolioa isurtzen hasi zen. Horren ondorioz, atzeko hiru kotxeek talka egin zuten. Bisitan zihoazen bi lagunak onik atera ziren. Kotxea ezin izan dute oraindik Euskal Herrira ekarri.

Azken lau asteen lau izan dira espetxeetara bidean jazo diren istripuak.

Azken lau asteetako istripuak

  • Maitane Linazasororen lagunek, Topas espetxera bidean.
  • Iker Limaren lagunek, Badajozeko espetxera bidean.
  • Oscar Cadenasen senideek, Murcia II espetxetik bueltan.
  • Jose Mari Etxebarriaren lagunek, Puerto III espetxetik bueltan.


Batez besteko ankerra
Istripu hauek ez dira inondik inora kasualitatea, kausalitatea baizik. Asteburu honetan gertatutako bi istripuekin zazpi dira 2014an dispertsioak eragindako istripuak. Atzo, batez beste, 2014 urtean 30 egunetik behin dispertsioak istripu bat eragin duela azaldu zuen Etxeratek. Batez besteko anker hura okerrera egin du.

Istripu hau asteburuan gertatu zen, larunbatean. Oscar Cadenasen senideek asteazken honetan izan zuten istripua Andoainen, urteko 183. egunean. 2014 an zazpi istripu gertatu dira; hau da, dispertsioak istripu bat eragin du 26 egunetik behin

Etxerat elkarteak, beste behin, dispertsioaren salaketa garbia egin nahi du.
25 urte bete dira aurten, dispertsioa, era sistematikoan, martxan jarri zenetik. 25 urte hauetan, 16 lagun eta senide hil dira dispertsioaren ondorioz, errepideetan.

Eskubideen urraketa sistematikoa ahalbidetzen duen tresna da dispertsioa. Noiz arte?

Senide izateagatik kondenatzen gaituzte. Noiz arte? Non daude gure giza eskubideak?