ETXERAT (2022-III-15). 25 urte bete ziren atzo Antonia Hernandez algortarra zendu zenetik. Antonia bere iloba Angel Figueroa euskal preso politikoa Alcala Mecoko espetxera bisitatzera zihoala Aranada de Dueron gertatutako auto istripu baten zendu zen. 75 urte zituen momentu hartan Antoniak.

25 urte geroago, oraindik ere presoak eta haien senideengan eragina dituzten salbuespeneko neurrriak aplikatzen ari dira. Oraindik ere, sufrimendu guztien aitortzak eta bizikidetzaren eraikuntzak lekurik ez duen diskurtsoa eta logika inposatzen saiatzen jarraitzen dute. Etxeratek defendatzen du salbuespeneko egoerak eragindako sufrimenduak eta heriotzek ere, lekua izan behar dutela memoriaren mapan. 35 euskal preso politiko eta horien 16 senide eta/edo lagun, tartean Antonia, hil dira, espetxeratzea saihesteko beren burua hil zuten beste bi pertsonez gain, salbuespenezko espetxe politikaren ondorioz. Biktimek aitortza eta ereparazioa behar dute!