ETXERAT (2021-X-21).Datorren larunbatean, urriak 23, hitzordu garrantzitsua dugu Donostian.
 
Egun hauetan agerian geratu den bezala, euskal gizarteak bizikidetzaren bidean aurrera egiten jarraitzea, gatazkarekin zerikusia duten sufrimendu guztiak aitortzea, eta presoen auzia berehala konpontzea beharrezkoa dela uste du.
 
Ezin dugu egoera hau gehiago luzatu. Igarotzen den egun bakoitzean, 24 orduz gehiago urratzen dira eskubideak. 197 presoren kopurua ezin da datu hotza izan titular batean, izen eta abizenak dituzten beste hainbeste pertsonak, bakoitzak bere familia- eta gizarte-ingurunearekin, guztiak ere eskubideak dituztelarik; kondena luzeak bete dituzte, isolamendu eta muturreko murrizketekin.
 
Horregatik, presazkoa da espetxe-politika behingoz aldatzea. Euskal preso gehienak aske geratu beharko dira lege arrunta aplikatuz. Eta horregatik da garrantzitsua gizarte gisa mobilizatzea, arduradun sindikal, politiko eta sozialekin batera, eta kalera irteten jarraitzea.
 
Etxeratetik ere gonbidatu nahi zaituztegu datorren larunbatean Donostian Sarek " Ibilian ibilian, etxerako bidean" lelopeanantolatu duen manifestazioan parte hartzera. Salbuespeneko espetxe-politikarekin behingoz amaitzeko, ezinbestekoa da guztiok mobilizatzea eta parte hartzea.
kartela.jpg