Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

NORTZUK GARA?
QUIENES SOMOS?
QUI SOMMES-NOUS

Etxerat elkartea

  1. Euskal preso eta iheslari politikoen senideak eta lagunak gara. Senide izatea ez da hautazko egoera, espetxeak eta erbesteak inposaturiko egoera baizik. Hori dela eta, jatorri eta ideologia politiko ezberdineko pertsonen bilgunea da Etxerat elkartea.
  2. Erbestean ala espetxean ditugun senide eta lagunen egoerak Giza Eskubideen urraketak salatzera bultzatzen gaitu eta, aldi berean, egoera horiek dira gure Giza Eskubideak urratzen dituztenak. Gure senideak maitatzeagatik, gure senideekiko dugun maitasunari uko ez egiteagatik.
  3. Eskubideen urraketak salatzen ditugu. Gure senideei urratzen dizkietenak baita guri urratzen dizkigutenak ere. Xantai, presioak eta mendekua direlarik eskubideak urratzeko erabiltzen dituzten tresnak.
  4. Bakea eta konponbidea lortzeko aurreneko pausua pertsona guztien eskubideen errespetua dela aldarrikatzen dugu.
  5. Pairatutako sufrimenduaren aitortza aldarrikatzen dugu egian oinarritutako errelatoa egiteko, egoera hauek inoiz errepikatuko ez direla bermatzeko.

 

ZER DA ETXERAT?

Hau da elkarte honek preso eta iheslarien senide eta lagunei eskaintzen diena:

  • Asistentzia, aholkularitza eta laguntza. Egoera mingarri honek sortutako samina txikitu eta leuntzeko tresnak. Bizitzaren alor guztiak ukitzen dituen egoera da hau fisikoki, psikologikoki, sozialki eta emozionalki eragiten baitute espetxeak, erbesteak edota deportazioak.
  • Bizipenak eta esperientziak elkartrukatzeko bilgunea. Non egoera hauek ulertuak eta partekatuak izan daitezkeen.  
  • Lan esparrua: Non informazioa zein testigantzek, salaketek eta aldarrikapenek bat egiten duten.  

InprimatuPosta elektronikoa

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz

GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani

NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña

Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.