Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

Ametsen liburua

“Ametsen liburua”

 

Preso, erbesteratu eta deportatuen askatasun ametsak

Egina dago euskal preso eta erbesteratu politikoen ametsen liburua. «Askatasun gabetuek zer dute amets?» galdetuz, duela urte eta erdi abiatutako argitalpen egitasmoaren helmuga da “Ametsen liburua”.

Galdera hori zuzendu zien Donostiako Astero argitaletxeak artean espetxean zeuden ia bostehun preso politikori eta euren bizitzan espetxea edo erbestea edo deportazioa ezagutu duten, edo oraindik bizi duten, ehunka gizonezko eta emakumeri. Bi milatik gorari eman zitzaien egitasmoaren berri, orrialde batean euren ametsak eurek nahi zuten moduan ezartzea proposatuz: eskutitzez, poema edo bertsotan, marrazki bitartez... Euskal artista entzutetsu mordoska bati ere proposatu zitzaien egitasmoan parte hartzea.

Horren guztiaren emaitza da orain argitaratu eta kaleratu den “Ametsen liburua”; 960 orrialdeko obra bakuna da, orrialde koloretsuz eta ilustrazio bikainarekin osatua, txukun enkoadernatua, espetxeetan eta erbestean egindako argazkiekin, euren bizitzan erbestea edo espetxea ezagutu dutenen edo oraindik han daudenen laurehun inguru testigantza intimorekin, eta berrogeitik gora euskal artista ezagunen lanekin. Ekarpenak jaso ziren moduan agertzen dira; beraien ahotsa eta irudia dira.

Zinez ikusgarria da emaitza, eta garrantzia handikoa garai baten memoria gordetzeko. Altxor eder bat gaurko belaunaldiarentzat eta ondorengoentzat. Benetan gomendagarria.

Bere salneurria: 50€ kaxa gabe, eta 55€ kaxarekin

Informazio gehiago hementxe: www.ametsenliburua.info

 

“Ametsen liburua”ri buruz esanak:

«Liburu honetan aurkezten diren pertsonak askatasunaren alde arriskatu dira, luzaroan edo momentu batzuetan behintzat, ondorio on eta txar guztiekin. Askatasun ametsen itzala ardura da».
Joseba Sarrionandia

«Ezinaren seme-alabak garen arren, egile gera. Esna eta erne bizi degu gure ametsak. Hala egin degu gaur aurkezten dugun liburu zinez ederra».
Joxe Manuel Pagoaga “Peixoto”

«Magikotasun berezia, lasaia baina gerakaitza, emozioz betea, erdi amorruzkoa eta erdi pozezkoa sentitzen da liburu hau irekitzean. (...) Besarkada horietako bat bezalakoa da liburu hau, badakizu zein besarkadez ari garen».
“Gara”ren Editoriala 

ametsak liburua

 

“Ametsen liburua”

 

Los sueños de libertad de las personas presas, exiliadas y deportadas

El libro de los sueños de los presos/as y exiliados/as políticos vascos ya es realidad. “Ametsen liburua” es la culminación de un proyecto editorial iniciado hace año y medio, cuyo punto de partida fue la pregunta «¿Qué sueñan las personas privadas de libertad?».

La editorial Astero de Donostia dirigió esa pregunta a todos los presos y presas políticas vascas, en ese momento casi quinientos, y a otros centenares de hombres y mujeres vascas que en algún momento de su vida, incluso aún hoy, han conocido la cárcel, el exilio o la deportación en las últimas cinco décadas. Contactaron con más de dos mil. A todos ellos les propusieron plasmar en una hoja sus sueños mediante la fórmula que eligieran: cartas, poemas, dibujos, bertsos, pintura… Invitaron también a participar en el proyecto a una nutrida representación de renombrados artistas vascos.

Resultado de ello es la obra que se acaba de presentar, “Ametsen liburua”, un  volumen excepcional de 960 páginas a todo color y profusamente ilustradas, cuidadamente encuadernado, con fotografías tomadas en la cárcel o el exilio y con el testimonio íntimo de cuatrocientas personas que en algún momento han estado, o están todavía, privadas de libertad y de casi medio centenar de artistas de primer nivel. Reproducidas tal como se recibieron. Son su voz y su imagen.

El resultado es realmente espectacular y muy importante en la conservación de la memoria de una época. Una especie de tesoro para las generaciones actuales y las venideras. Muy recomendable.

Su precio es 50€ sin estuche y 55€ con estuche.

Más información en: www.ametsenliburua.info

 

Han dicho de “Ametsen liburua”:

«Los autores de este libro han arriesgado por la libertad, durante mucho tiempo o en algún momento al menos, con todas sus buenas y malas consecuencias. La sombra del sueño de libertad es la responsabilidad».
Joseba Sarrionandia

«Aunque seamos hijos e hijas de la imposibilidad, somos hacedores. Vivimos nuestros sueños despiertos y atentos. Así hemos hecho este preciado libro que presentamos hoy».
Joxe Manuel Pagoaga “Peixoto”

«Al abrir este libro se siente una magia especial, contenida pero irrefrenable, emotiva, mitad rabia mitad alegría. (…) Este libro es como uno de esos abrazos, ya sabe el lector a cuáles nos referimos».
Editorial de “Gara”

 

InprimatuPosta elektronikoa

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 

  

Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.