Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Josetxo Arizkuren berriro ere Murtziako espetxean da premiaz ospitaleratu ostean

ETXERAT. Josetxo Arizkuren Ruizen abokatu eta senideek euskal preso politikoa berriro ere Murtziako espetxean dagoela baieztatu diote Etxerat Elkarteari, atzo arratsaldean premiaz ospitaleratu ostean.

Hedabideek arratsaldeko lehen orduan albistearen berri emanda ere, presoaren senideek ezta abokatuek ezin izan zuten gertaeraren informazio gehiagorik jaso. Ordu askoren egonezinaren ostean, euskal presoak berak espetxetik egindako dei bati esker jakin ahal izan dute gertaeraren berri; bularreko angina batengatik ospitaleratu behar izan zuten Josetxo. Beharrezko frogak egin ondoren, alta eman zioten Murtziako ospitalean.

Gogorarazten dugu Josetxo Arizkuren Ruizek urritasun kardiakoa sufritzen duela eta egun gaitz sendaezina duten euskal preso politikoen zerrendan dagoela, beraien askatasuna eskatzen delarik beharrezko asistentzia eta jarraipen mediku egokiena izateko beraien eritasuna dela eta. Etxean eta bizirik nahi ditugu!

InprimatuPosta elektronikoa


 Cookies Politika  Pribatutasun Politika

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 

Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.