Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Europako Parlamentuko gehiengo zabal batek presoen urrunketa salatu du

ETXERATEuropako Parlamentuak Bergeron izeneko txostena onartu zuen atzo 474 aldeko bozkekin eta 109 kontrako botoekin.  34 abstentzio zenbatu ziren. Txostenak presoen urruntzea salatzen du, «haien senitartekoei ezarritako zigor gehigarria» delako, eta kide diren estatuei eskatzen die gaixotasun larriak dituzten presoen kasuan «haien zigorrak berriro aztertzeko aukera aintzat hartzeko».

Onartutakoa ez da txosten legegilea, eta, hortaz, ez da estatuek derrigorrean bete beharrekoa, baina lehenengo urratsa da Europan presoen giza eskubideak arautzeko bidean. Testuinguru honetan, Etxerat Elkarteak ongi baloratu nahi du Europako Parlamentuak txosten hau onartzea,  espainiar eta frantziar estatuek eskubideen urraketak mantendu nahian baliatzen duten blokeoa gainditzeko Europa mailako eragile politiko zein giza eskubideen aldeko erakundeekin aurten egiten ari garen lanaren ildo beretik doalako, alegia, presoen urrunketarekin bukatzeko beharra eta ondorio lazgarrienetako bat, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen egoera. Horregatik, datozen egunotan balorazio landuago eta mamitsuago bat argitaratuko dugu.

Nabarmentzekoa da gainera Espainiako Alderdi Popularreko eurodiputatuek bakarrik gelditu direla txostenaren kontra Europako Alderdi Popularraren baitan, talde honen gainontzeko europarlamentariek aldeko bozka eman bait dute. Ciudadanos eta UPyD-ko ordezkariek ere, ALDE izeneko gaionontzeko taldekideak ez bezala, kontrako bozka eman zuten. Euskal Herria mailan, Akordio Sozialaren baitan konpromisoa hartu duten eragile politiko, sindikal eta sozialei, Europako Parlamentuak onartutako txostena bere gain hartu eta horren berri ematea eskatu nahi diegu.

parlamento europeo.jpg

InprimatuPosta elektronikoa

 

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz
BIZKAIA
Bilbo
Sarrikoalde, 3 behea
Tel. 690 622 598
C.P. 48015   Bilbo 
GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani 
NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña 
Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044 

  

Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.