Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Frantziako presondegien itzulia azaroaren 16tik abenduaren 9ra

baiona2.jpg

ETXERATGaur Baionan bildu gara Bagoaz, Etxerat eta Sareren izenean, amankomunean antolatzen ari garen iniziatibaren berri emateko.

Azken aste eta hilabeteetan, konponbidearen aldeko iniziatiba desberdinak sortzen ari dira gizarte zibilaren eskutik. Horren adierazle dira, apirilaren 8ko eguna eta Bakegileen iniziatiba ezberdinak. Horregatik, gure ekarpena egin nahi diogu, Bakegileek bultzaturiko "Bakea Euskal Herrian: Orain presoak" ekimenari. Denak gara bakegileak. 

Gaur egun 316 euskal preso dira Frantzian eta Espanian kartzeletan preso. 68 Frantzian, 20 presondegitan sakabanatuak, 240 Espanian 40 presondegitan sakabanatuak, 2 Euskal Herrian, 5 etxean preso eta 1 amen zentro batean bere haurrarekin. Hauetarik 34ek, 20 urte daramate preso eta 20ek, 60 urte baino gehiago dituzte.

Preso batzuk aske gelditu dira, baina ez, frantziar edota espainiar estatuek konponbidearen aldeko urratsak egiten dituztelako, beren kondena bukatu dutelako baizik.

Gaur egun, legea aplikatu balitz, 43 preso kanpoan liratezke :

- 21, larriki eri direlako.

- 14, baldintzapeko askatasuna lortzen ahal dutelako Frantzian.

 - 8, Europa mailako zigor konfusio lortzen ahal dutelako Espanian.

Bestalde, nola ez aipa euskal presoek pairatzen duten dispertsio politika. Familia eta senideek dituzte horren ondorio zuzenak pairatzen eta orain dela bi aste, beste istripu bat egon zen errepidean. Oroitarazi behar dugu, dispertsio politikaren ondorioz, orotara, 16 senide hil direla.

Egoera honek ezin du segitu! Gainditu behar dugu, giza eskubideentzat, konponbiderako, bakerako. 

Zentzu honetan, abenduaren 9an Parisen Bakegileek deitutako mobilizazioan parte hartzeko deia egiten dugu, baita larunbat honetan Luhuson antolatzen duten biltzar nagusian. 

Sar gaitezen orain gure iniziatibaren aurkezpenean;

Azaroaren 16tik abenduaren 9ra, Frantziako presondegien itzuli bat antolatzen dugu. Euskal presoak diren 20 presondegietara joanen gira, 8 herri trabeskatuz: Toulouse, Marseille, Lyon, Poitiers, Nantes, Rennes, Lille eta Parise. Gure asmoa, bertako eragile, hautetsi, prentsa eta biztanleak interpelatzea da, bake prozesua eta presoen egoeraren inguruan. Herri bakoitzean eskainia izanen den programazioa, LDH erakundearekin batera lotzen ari gira. Ideia, 8 gune horietan zein presondegietan, konferentzia, hitzaldi eta mobilizazioak antolatzea da. 

Dei berezi bat egin nahi dugu mezu hau jasoko duten pertsona guziei: Denen beharra dugu ekimen hau aitzina eramateko beraz mezua pasarazi eta jendea animatu gerturatu dadin.

tourra.jpg

InprimatuPosta elektronikoa

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz

GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani

NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña

Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.