Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Juan Mari Etxabarri preso politiko iruindarra Sevilla II espetxean aurkitzen da ospitalean hilabete pasa egon ondoren

ETXERAT. Abuztuaren 4an Sevilla II espetxean aurkitzen zen Juan Mari Etxabarri preso politiko iruindarra premiaz ospitaleratu behar izan zuten bere egoera larria zela eta, pneumonia batek jota hasiera batean.

Hilabete eta erdi Sevillako bi ospitaletan igaro ondoren, atzo arratsaldean itzuli zuten bere jaioterritik 954 kilometrotara aurkitzen den Sevilla II espetxera infekzioa sortzen zion birusa aurkitu eta tratamendu egoki bat jarri ostean.

Gogorarazi behar dugu, beste behin ere, dispertsio politikak arrunt gerta daitekeen ezusteko bat maila krudel eta jasangaitz batetara biderkatzen duela. Juan Mariren senideek 2.000 kilometro egin behar izan dituzte gaixo duten senide presoa bisitatzeko, horrek sor ditzakeen urduritasun, antsietate eta buruhauste guztiekin.

Premiazkoa da urrunketaren amaiera eta gaixo diren euskal preso politikoen askatasunaren inguruan lan zabal eta eraginkor batean pausoak ematea, beste ezbehar edo albiste latzik ez jasotzearen bidean. Ezin dugu gehiago itxaron.

InprimatuPosta elektronikoa

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz

GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani

NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña

Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.