Izan Kuotakide!  Diru Laguntza!  Izan Boluntario!  Etxerat Denda

ALBISTEAK
NOTICIAS
NOUVELLES

Dispertsioak eragindako urteko bosgarren kotxe istripua, Saint Martin de Ré espetxera bidean

ETXERAT. Saint Martin de Ré espetxean (550 km) dagoen Ander Mujika preso politiko donostiarraren senideek auto istripua izan dute gaur eguerdian.

Ander Mujikaren gurasoak, anaia eta bost urteko ilobak Bordele parean sufritu dute ezbeharra. Aurrean zihoan autoak ezustean balaztatu ondoren, senideen autoak arazorik gabe frenatzea lortu du baina atzetik zetozen 2 autok kolpatu ditu, azkenean 4 autoren arteko talka gertatu delarik.

Jakitun gara Aste Santuko egun hauetan ohiko opor garaia da jende askorentzat, baina guk ez dugu oporrak hartzeko aukerarik. Opor-egunetan gure lehentasuna gure senide eta lagun presoak dira, beraien sorterritik ehunka edo milaka kilometrotara urrutiratuak diren senide eta lagun presoak dira. Gure opor-egunak espetxeetara bidean igarotzen ditugu, dispertsio politikak ez baitu halakorik ezagutzen.

Ezbehar berri honekin, 14ra igo da espetxera bidean edo bueltan istripua jasan duten euskal preso politikoen senide eta lagunen kopurua. Etxerat Elkarteak astebururo astebururo, 28 urte luze hauetan, euren bisita-eskubidea bermatu ahal izateko dispertsio politikak ezartzen dituen arrisku eta kostu fisiko, psikiko eta ekonomikoei aurre egin behar dietela salatzen du. Elkarteak gogorarazi nahi du desplazamendu behartuen egoerak 16 biktima eta 400 istriputik gorako balantze beldurgarria utzi duela, oraingoz.

Etxeratek Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan elkarretaratzeak deitzen ditu azken istripua salatu asmoz:

Iruñea: Apirilak 17, astelehena, 20:00etan PPren egoitzaren aurrean.

Donostia: Apirilak 18, asteartea, 19:00etan Bulebarrean, Udaletxe ondoan. Bertan elkarteko bozeramaileek deklarazioak eskainiko dituzte.

Bilbo: Apirilak 18, asteartea, 19:00etan Arriagan.

Gasteiz: Apirilak 18, asteartea, 19:30etan Andra Mari Zuriaren plazan.

Eta Ipar Euskal Herrian :

Donibane-Garazi: Apirilak 14, ostirala, 19 :00 Herriko Etxearen aurrean

IMG-20170413-WA0001 1.jpg

InprimatuPosta elektronikoa

ARABA
Gasteiz
Kutxa kalea 7
Tel. 945 123 238
C.P. 01012   Gasteiz

GIPUZKOA
Hernani
Perkaiztegi Kalea 11/13
Tel: 943 335 900
C.P. 20120  Hernani

NAFARROA
Iruñea
Nabarreria kalea 15 2º Ezk
Tel: 948 227 054
C.P. 31001  Iruña

Asistencia Familiares y Amigos
Estado Español
943 335 900
Estado Francés
943 333 061
Coordinación
943 335 044
Casino sites http://gbetting.co.uk/casino with welcome bonuses.